Barruan Gaude

#3 - Lander Arretxea - Nola sortu youtuber bat alderdi baten enkarguz?

April 14, 2019 Season 1 Episode 4
Barruan Gaude
#3 - Lander Arretxea - Nola sortu youtuber bat alderdi baten enkarguz?
Chapters
Barruan Gaude
#3 - Lander Arretxea - Nola sortu youtuber bat alderdi baten enkarguz?
Apr 14, 2019 Season 1 Episode 4
ZuZeu Podcast
Hiru Damatxo kolektiboko Lander Arretxearekin milenial belaunaldiaz, prekarietateaz eta sorkuntzaz hitz egin dugu.
Show Notes

Milenial belaunaldiko gazte bat da Lander Arretxea, baina gazte izanagatik ere, hainbat hedabidetan kolaboratu du. Besteak beste, Garoa liburu dendan, Argian eta ZuZeu bertan aritu da kazetari lanak egiten. Orain Berriako 'Ekografiak' zutabea idazten dihardu, astean bitan. Gainera euskal ikusentzunezkoen panoraman azken aldian izan den proiektu freskoenaren sortzaile da Kepa Matxain eta Unai Gaztelumendirekin batera. Hiru Damatxo kolektiboak 'Gure Bazka' seriearekin aurkeztu zuen beren burua eta gerora Super Txope youtuberra sortu zuten, Sortu alderdiaren enkarguz. Ordutik ez dira gelditu. Bartzelonako Born auzoko bere etxeko ateak zabaldu dizkigu. Beste bi lagunekin konpartitzen du kabia, baina, haiek ez daude etxean.

Erreferentziak:
-Gure Bazka Seriea. https://www.youtube.com/watch?v=Ac9K_YSPOgY&list=PL14U0CjOgZLdDMdZn3w-EvsYWe3iXDXCm
-Super Txope. https://www.youtube.com/channel/UCDQrjoiCQPi-f8n7UhsN9vA
-Hiru Damatxok egindako lanen zerrenda luzea: http://www.hirudamatxo.eus/



Support the show

×

Listen to this podcast on