Barruan Gaude

#5 - Alain Urrutia - Zuritik beltzerako ortzadarraz margotzen du bizitza

April 29, 2019 Season 1 Episode 6
Barruan Gaude
#5 - Alain Urrutia - Zuritik beltzerako ortzadarraz margotzen du bizitza
Chapters
Barruan Gaude
#5 - Alain Urrutia - Zuritik beltzerako ortzadarraz margotzen du bizitza
Apr 29, 2019 Season 1 Episode 6
ZuZeu Podcast
Alain Urrutia: Euskal arte eszenan diztira gehien egiten duen argietako bat da bera.
Show Notes

Berlin hiri berreraiki bat da. Bigarren mundu gerrako arrakalak eta zauriak ikusi eta ukitu daitezke oraindik bertan. Haietako batean egin du kabia Alain Urrutiak (Bilbao, 1981). Euskal arte eszenan diztira gehien egiten duen argietako bat da bera. Londresetik Berlinera mugitu du estudioa, eta Espainiar Estatuko bi galerista ezagunekin dabil lanean. Urtero doa Madrilgo ARCO arte azokara. Zuritik beltzerako ortzadarraren bitartez kontatzen du mundua, zuriz eta beltzez janzten da, zuri eta beltzez bizi. Schonhauser Allen duen etxeko ateak zabaldu dizkigu. Sartu nahi duzu?

Erreferentziak:
www.alainurrutia.com