ZuZeuko Bipareta

S2-E4 - Hondarribiko Alardearen arrakaletan

November 01, 2019 Season 2 Episode 4
ZuZeuko Bipareta
S2-E4 - Hondarribiko Alardearen arrakaletan
Chapters
ZuZeuko Bipareta
S2-E4 - Hondarribiko Alardearen arrakaletan
Nov 01, 2019 Season 2 Episode 4
ZuZeu Podcast
Hondarribiko alardeko arrakaletan sartu gara, zertan dira herriko bi bandoak?
Show Notes

Hondarribiko alardeak bitan banatu izan du herria. Gogoan izango dituzu telebistan eta sare sozialetan hedatzen diren irudi tristeak, Jaizkibel konpainia kale nagusian barrena, plastiko beltzen artean desfilatzen. Ezin bereizi txapel gorridunak eta ertzainak. Urte luzez iraun duen gatazka bat da, baina, badirudi mugiezinak ziruditen aburuak apurka eraldatzen ari direla. Gazte talde batek 'Guztion Alardea'-ren aldeko manifestua sinatu du, eta bidea zabaldu da parekidetasuna oinarri duen jai bat imaginatzen hasteko. Anonimotasuna gorde nahi izan duen Hondarribiko Emakumeak elkarteko kide batek eta Jaizkibel Konpainiako Ane Garcia Lopezek bere bizipenak partekatu dituzte Biparetan, eta Arantxa Urretabizkaiak, berriz, atzera begirako begirada eman digu. Jarri kaskoak eta entzun!

Harpidetu eta babestu proiektua!
http://patreon.com/zuzeupod



×

Listen to this podcast on