
Paperezkoak
Paperezkoak, altxor bat hilero Paperezkoak, 2 eta 7 urte bitarteko haurrei hilero ipuin ilustratu bat oparitzeko proiektua da. Hilabetero album ilustratuari lotuta podcast bat. Liburuan landutako hariari tiraka Marina urpekariak eta Alex kapitainak abentura zoragarri bat kontatuko digute.
Paperezkoak
Liburuen usaina eta KIRATSA
•
Paperezkoak
Sekretu bat kontatuko dizuet. Shhh, belarrira kontatuko dizut, gerturatu hona. Ba al dakizu liburu bakoitzak usain berezi bat duela? Begira, gauza bat egingo dugu, uste dut dibertigarria izan daitekeela. Nik nire usainen teoria zein den kontatuko dizuet eta ondoren, nahi izanez gero, zuen etxean proba egin dezakezue. Modu honetan, nire teoria zuzena edo okerra den jakingo dugu. Zer iruditzen? Has gaitezen.