
Paperezkoak
Paperezkoak, altxor bat hilero Paperezkoak, 2 eta 7 urte bitarteko haurrei hilero ipuin ilustratu bat oparitzeko proiektua da. Hilabetero album ilustratuari lotuta podcast bat. Liburuan landutako hariari tiraka Marina urpekariak eta Alex kapitainak abentura zoragarri bat kontatuko digute.
Episodes
35 episodes
BAGA BIGA HIGA OLATUEN BARRENA
Itsasoan barrena, olatu artean,nire itsasontziarekin, arrantzan ibiltzen naiz.
•
4:04

LORATEGI POZOITSUA ETA ITSASONTZIAREN KOLOREAK
Berdea mendizaleen kolorea omen da, urdina berriz arratzaleena. Alessio-ri, ordea, ez zaio kolore urdina gustatzen.
•
4:50

ITSASO BETE MALKO
Kaixo, Marina. Hau Mimi da eta beste hau berriz, Lili. Lehengo astean arrantzan nenbilela harrapatu nituen. Politak dira, baietz? Begira, begira! Mimik kolore gorria du eta luze-luzea da. Lilik berriz kolore horixka du eta txiki-txikia da...
•
4:24

SOKATIRA ETA ARRANTZATU!
Lehenengo aldia da itsasontzi batean arrantzara noala eta urduri samar nago. Sarabardoarekin trebea naiz, baina arrantzarako kañabera erabiltzen ez dakit… lagunduko didazue?
•
4:27

ORTZADAR ARRAIA ETA ZORTE KONTUA
Kolore aldaketak zortea omen dakar. Arrantzaleen artean oso hedatua dagoen sinesmena da hori. Zorte txarra baduzu eta urte guztian zehar arrainik harrapatu ez baduzu, egin behar duzuna itsasontziari kolorea aldatzea da.
•
4:27

ARRAI BAT EDO ZAZPI?
Kaixo, lagunok! Zer moduz eskolako itzulera? Udaran batetik bestera jolasean ibili ostean, seguru eskolako lagunak ikusteko irrikitan zaudetela. Alessiori ere eskolara itzultzea tokatzen zaio. Gizajoa nahiko urduri ikusten dut azkenaldian...
•
3:53

BANPIRO ARRIZKUTSUA ETA PALINDROMOAK
-Okitu, mutiko!-Asto hotsa!-Autore erotua!Baina, zer demontre da hau? -Palindromoak dira, Alessio, Palindromoak!
•
3:39

PANDA ETA MARINATXO OPORRETAN
Pentsatzen jarrita…neure oporrak ere antolatu beharko ditut egunen batean…urteak daramatzat inora joan gabe….umm…nola zen….eh….opor batzuk nola antolatzen ziren ere ahaztu zait
•
5:16

ETA ZER?
Inoiz kontatu al dizuet Axieriko arraintxoaren istorioa? Antoñito loroarena bai....baina Axieriko karraspioaren istorioa? Axieriko karraxpio lotsati xamarra zen, bi adiskide zituen, eta beti futbolean ibiltzen zen haiekin....
•
5:39

GRETAREN HODEIA ETA ALESSIOREN LUPIA
Honezkero Alessio ehundaka lupi ikusitakoa izango da. Hala ere, berri bat harrapatzen duen bakoitzero bere edertasunaz maitemintzen da. Alessioren maskota berria bilakatuko ote da lupia?
•
4:49

Bisita-mendian
Apirilean itsasoan jende gehiegi ibiltzen omen da. Badakizue: antxoak, berdela, olagarroa...horregatik, Alessio txikiak itsasora atera ordez mendira joatea erabaki du. Bertan isiltasuna eta lasaitasuna du amets. Baina...
•
3:37

Momia gosetia eta hieroglifikoak
Marinak deitu dit oraintxe, jejeje...haserre bizian zegoen! Gutun bat bidali diot irakurtzeko etxera baina hizkien ordez hieroglifikoak erabilita. Hasieran ezinezkoa egin zaio testua ulertzea baina azkenean, kostata baina asmatu du! Eta zuek? H...
•
4:02

Adiskideak
Eric Carleren obra berri honetatik abiatuz, eta liburuaren haritik tiraka osaba Alexen berri izango dugu. Adiskidetasunaren benetako balioa adierazten duen album baten aurrean gaude.Jolasak, dantzaldiak eta sekretuak partekatzen zi...
•
3:47

Lotarako ipuin laburretan laburrena
Bazenekien lotara joan aurretik yoga pixka bat egitea eta 10 izurde zenbatzerik baino gauza eraginkorrik ez dagoela lo hartzeko? Lotara joan aurretiko munduko ipuinik laburrena da!
•
5:06

Vlad, banpiro txikia
Aii, aii, aii....zuek bizi zaren tokian ez dakit, baina hemen, itsaso zabalean eta abendu bete-betean, izugarrizko hotza egiten du. Ai ene! Nire osaba Alexi kasu egin izan banio enuke hotzik izango.
•
3:28

Ipurdiak.Ezinbesteko gida.
Paperezko lagunek bidali diguten azken liburua irakurri ondoren, ipurdiei buruz pentsatzen pasatzen dut egun osoa. Ez dakit gaur goizean irakaslea brometan ari zen edo ez, baina zuhaitz baten urteakjakiteko bere ipurdiari begir...
•
4:43

Maitasunak mendiak mugitzen omen ditu!
Maitasuna...seguru askotan entzun duzuen zerbait dela. Baina, badakizue benetanzer den? Abestiak ere ez dira ados jartzen maitasuna definitzerako garaian: abesti batzuen arabera, maitasuna edozein tokitan dago, beste abesti batzue...
•
4:53

Krokodilo, jirafa eta egundoko sorpresa
A ze soka misteriotsua jarraitu duten krokodilo eta jirafak!! Sokak...alde guztietan daude sokak! Zapatilletan, bainujantzietan eta noski, itasoentzietan ere bai. Hainbeste soka, zertarako?
•
6:01

Larri nago
Inoiz pentsatu al duzue nolakakoak diren itsasontzi bateko komunak? Nola botatzen da bonba itsasontzi batean? Eh? Nork esan du hori! Nola egingo dugu kaka zuzenean itsasora? Noski existitzen direla komunak itsasontzi batean! Alajai...
•
5:36

Protagonista berriak eta PILOTA PIZTIA
A zer nolako endredoan sartu nauen nire osaba Alexek! Oporretara joatekoa zela eta baporea zaintzeko ez dit eskatu ba... Bai, nire osaba da Alex eta nik ere Alex izena dut nahiz eta etxean Alessio deitzen didaten.
•
6:19

Maite zaitugu, andereño eta oporrak.
Nire amak bai, nire amak trebezia handia zuen jostorratzarekin. Seguru nago praka hauek di-dau batean konponduko lituzkeela. Ez pentsa ordea jostuna zenik. Tira bai, egia da, tartean behin etxekoei arropak konpontzen zizkigun, baina bere ofizio...
•
7:34
