Paperezkoak

Maite zaitugu, andereño eta oporrak.

Paperezkoak

Nire amak bai, nire amak trebezia handia zuen jostorratzarekin. Seguru nago praka hauek di-dau batean konponduko lituzkeela. Ez pentsa ordea jostuna zenik. Tira bai, egia da, tartean behin etxekoei arropak konpontzen zizkigun, baina bere ofizioa ez zen hori.  Bera ofizioz saregilea zen. Saregilea? Bai, ondo entzun duzue, saregilea.