
Paperezkoak
Paperezkoak, altxor bat hilero Paperezkoak, 2 eta 7 urte bitarteko haurrei hilero ipuin ilustratu bat oparitzeko proiektua da. Hilabetero album ilustratuari lotuta podcast bat. Liburuan landutako hariari tiraka Marina urpekariak eta Alex kapitainak abentura zoragarri bat kontatuko digute.
Paperezkoak
Protagonista berriak eta PILOTA PIZTIA
•
Paperezkoak
A zer nolako endredoan sartu nauen nire osaba Alexek! Oporretara joatekoa zela eta baporea zaintzeko ez dit eskatu ba... Bai, nire osaba da Alex eta nik ere Alex izena dut nahiz eta etxean Alessio deitzen didaten.