
Paperezkoak
Paperezkoak, altxor bat hilero Paperezkoak, 2 eta 7 urte bitarteko haurrei hilero ipuin ilustratu bat oparitzeko proiektua da. Hilabetero album ilustratuari lotuta podcast bat. Liburuan landutako hariari tiraka Marina urpekariak eta Alex kapitainak abentura zoragarri bat kontatuko digute.
Paperezkoak
Ipurdiak.Ezinbesteko gida.
•
Paperezkoak
Paperezko lagunek bidali diguten azken liburua irakurri ondoren, ipurdiei buruz pentsatzen pasatzen dut egun osoa.
Ez dakit gaur goizean irakaslea brometan ari zen edo ez, baina zuhaitz baten urteak
jakiteko bere ipurdiari begiratu besterik ez digula esan digu. Noiztik dute zuhaitzek
ipurdia? Nolakoa imaginatzen duzue dela zuhaitz baten ipurdia? Nire ustez gogorra eta
marroi kolorekoa da.
Gehiago jakin nahi? Entzun ondo!